IDo hitza argi.
Irudiaren Pedagogia Bisual eta Terapeutikoan espezializatua egonik, hura oinarri hartuta egiten ditut argazkiak. Sormenezko askotariko baliabideak erabiltzen ditut; arreta eta fokua pertsonen ongizatean eta garapenean ipinita, irudien bidez, hurbiltasuna eta naturaltasuna transmititzeko.
Egunerokoa, ospakizunak, familia, zure erretratua… bizitzako une ezberdinak argazkietan jaso eta bizitza bera argazki bihurtzen duen zerbitzua. Begirada hurbil eta naturalez, bizipen berezi eta errepikaezinak biltzen dituena, gogoan edukitzeko eta zure baitan biziberritzeko.
Enpresa eta ekintzailetza
Enpresei eta ekintzaileei ikusgarritasuna ematen dien argazki-zerbitzua.
Ekintzailea zara? Enpresa bat duzu eta bezeroengana iristeko modu berrien bila zabiltza?
Nor zaren eta zer eskaintzen duzun adierazi nahi duzu?
Zure irudiak ez du azaltzen nor zaren eta zer eskaintzen duzun?
Zure irudia eta enpresarena berritu nahi dituzu eta ez dakizu nondik hasi?
Zure bezeroekin konektatu, zure produktuak erakutsi eta nor zaren ikusaraziko duen argazki-zerbitzua.
Tailerrak - Formazioak
Tailer eta formazioetan irudia eta argazkia dira komunikaziorako eta sormenerako erabiliko diren tresnak. Esparru terapeutikotik eta pedagogikotik lan eginda, inguruneari eta norberari arreta jarri nahi zaie, gure barne-munduaren eta inguratzen gaituen munduaren artean komunikazio-zubiak sortzeko. Esperientzia honek autoezagutza eta ongizate pertsonala lortzea du xede.
Eman diezaiogun geure buruari istorioak kontatzeko baimena. Barrutik kanpora ikusten duguna argazkitu dezagun. Irudika ditzagun geure desioak, bizipenak, emozioak, uneak…
Zugandik emakumeei zuzendutako formazio-tailerra da. Argazkia komunikazio-tresna bihurtzen da: emakume bakoitzak, barrutik kanpora sortu nahi duen elkarrizketaren euskarri.
Gure gorputza mugimenduan jarri, barne-konexioekin topo egin eta argazkitutako irudien bidez, azaleratuko dugu ZER? Parte-hartzaileak –haur, nerabe zein heldu– garapen pertsonalak garapen kolektiboan duen oihartzunaz jabetzeko aukera izango du.
Herrietako historia emakumeek kontatua. Emakumeek beren herriko historia beren ikuspegitik kontatuko dute . Bakoitzaren bizipenetatik, familia-albumetatik… abiatuta: herriko historia, barrutik kanpora, aditzera emateko.