Eider eta bere amatasuna argazkitzeko eskatu zidan Vikyk. Lagunen arteko opari gisa egin diote Eiderri.
Eiderri, itsasoa eta natura gustatzen zaizkio. Lasaitasuna sentitzeko eta bere buruarekin konektatzeko espazio naturala.
Hasiera batean kamara aurrean temati edo lotsati, baina bereahala “etxean bezala” sentitu ginen elkarrekin, hemen hasi zen “majia”.
Hitz gutxi esan eta inguruaz gozatu eta naturarekin eta norbere buruarekin bat egiteko modua egin genuen, bai Eiderrek eta baita nik ere.
Norbere buruari eskainitako denbora eta ondoren hartutako infusioaren inguruan izandako solasaldia, ongizate hutsa izan zen.
Plazera emakume berezi, ausart eta libreekin topatu eta argazkitzea. Eskerrik asko Eider eta Viky.