Iraia, Juan Luis Goenaga eta Garbi Garaien arteko lehen desfilea.

Trintxerpeko Ciriza etxean bildu ginen goizean goizetik Iraia Oiatzabal, Jose Luis Goenaga margolaria eta Garbi Garai Beauty Designere arteko desfilean buru belarri lanean hasteko.

First models agentziako neska gazte taldea ere bertan zegoen, urduritasuna eta jakinmina agerian erakusten zutelarik.

Garbi Garai hasi bere lanetan, pixkanaka modelo bakoitza makilatu eta orrazten. Bien bitartean, mutil eta neska gaztea talde bat desfilerako erabiliko zen espzaioa egokitu eta prestaketetan ari ziren. Silak, modeloak desfilatzerakoan zapladuko zuten alfonbra gorria, argiak, Juan Luis Goenagaren margolanak, audioa eta proiekzio gunea prestatzen ziren.

Nire lana, egunean zehar egindako lanak eta prestaketak argazkitzea izan zen, arratsaldean desfileko garaia iritsi arte eta bertan lehen lerrotik desfliea argazkitzeko ohorea izan nuen.

Iraia Oiartzabalen diseinu batzuetan, Juan Luis Goenagaren eskutik egindako margoak mirestu ahal izan genituen. Bai eta egunean zehar aukera  bikainaz gozatu genuen Juan Luis bera mometuan margolanetan ikusi genuenean.

Desfilea ikustera mota guztietako pertsonak bildu ziren bertan, lagun eta miresle asko, bai eta Donostiako alkate eta beste zenbait jende ezagun.

Hementxen luzatzen dizkizuet laburbildurik egun arrakastatsu eta ederraren laburpen txiki bat, gozatu…