Idoia Telleria Maritxalar

Haurtzaroan, maiz bisitatzen nuen aitaren estudioa. Besaulki granatean eseri eta familiaren zuri-beltzezko argazkiak biltzen zituen album gorri urre-koloredunari begira, orduak pasatzen nituen liluraturik. Han zeuden denak: aitona-amonak, aitatxi eta amatxi, gurasoak, ahizpa, senide eta ezagun ugari. Den-denak. Argazki zaharren usainak gogoa hartuta, behin eta berriz amesten nuen irudietan agertzen zirenen bizitzekin, amodioekin, abenturekin, irudimenezko lekuetara egindako bidaiekin… Lehen aldia izan zen irudi batek emozioak transmititzeko duen ahalmenaz jabetu nintzena. Horrela hasi zen abentura hau: istorioak kontatzeko gogo bizi hau. Nire istorioa, eta nire ingurukoena… eta nahi baduzu baita zurea ere.

Irudia argi

Argia atxikiz uneak bizirauteko

Argia atxiki uneak bizirauteko

Argia bizitzaz biltzeko

Bizitza argiz biltzeko

Argia atxiki

Bizitza argiz janzteko

Argia uneak berriro biziarazteko

Argi ehizan

Proiektu pertsonalak

Ni naiz, Idoia

Ni naiz, Idoia” Idoiaren proiektu pertsonala da. Idoiaren emakume izatea, jatorria, identitatea eta Idoiaren “ni” guztiakaztertzen ditu. Bizi den espazioan onarpena izatea eta berarekin integratzea, harremantzea eta gorputzean bizitzea.


Lasarte – Oria: Istorio zumez egina

Erretratu hauek hiru belaunalditako emakumeen begiradak jasotzen dituzte, dokumentalean parte hartu zutenen isilpeko ahotsak eta indarrak agerian utziz.


Islada 7

Isladak

Eta nik non eta nola ikusten dut nire burua? Galderari erantzuteko autoerretratu saioa egin nuen etxean. Etxetik irten ezin genuen egun luze haietan. Sortutako irudi-argazkiek kanpora eta barrura begirako elkarrizketa pertsonalari eman zioten hasiera.


Barrutik kanpora argazkitzen Sustraiak

Barrutik kanpora argazkitzen

Eta bapatean, nire bizitzak "krak" egin zuen . "Barrutik kanpora argazkitzen" arrakal haien bide berriak argazkitzeko eta bizitza ezberdin ikusteko aukera eman zidaten. Erretratuari eta argazkigintzari, nire buruari, bigarren aukera ematera ausartu nintzaneko lana.


Marokora bidaia

Betidanik izan dut Marokora bidaia egiteko gogo eta ikusmira. Bertako argi ezberdina, kolore, jendea, janaria... bertara gerturatu eta hau pertsonalki ezagutzea izan da aspaldian egin dudan gauza aberasgarrienetako bat.