Tailerrak eta formazioak
Tailer eta formazioetan irudia eta argazkia dira komunikaziorako eta sormenerako erabiliko diren tresnak. Esparru terapeutikotik eta pedagogikotik lan eginda, inguruneari eta norberari arreta jarri nahi zaie, gure barne-munduaren eta inguratzen gaituen munduaren artean komunikazio-zubiak sortzeko. Esperientzia honek autoezagutza eta ongizate pertsonala lortzea du xede.
Tailer eta formazioetan, argazkigintza izango da zuen barne eta kanpo munduak lotuko dituen tresna. Izan ere, argazkigintzak gure inguruan duen eragin terapeutikoari esker, sentitzen, pentsatzen eta baloratzen dugunarekin zubi-lana egiten du; eta horri esker, geure buruaren eta inguratzen gaituenaren ezagutzan sakondu dezakegu.
Esperimentazio, jolas, mugimendu sentsorial eta sormenezko bidaia honetara gonbidatuta zaudete. Bizipen pertsonala zein kolektiboa izan daiteke, beti ere norberaren (ber)konexioaren bidez, izan nahi duguna izaten jarraitzea hautatzen dugulako. Dena hautaketa batekin hasten delako. Ausart zaitez ZU zeurea hautatzera.
Tailerrak eta formazioak norbanakoen zein kolektiboen beharretara pertsonalizatuak eta egokituak daude.