TAILER-FORMAZIOA
- Saio kopurua: 8
- Iraupena: 2 ordu / saioko
- Formatua: presentziala
- Hizkuntza: euskara
- Taldea: gehienez 10 emakume
- Norentzat: erakunde publikoak edo kolektiboak
Emakumearen ahalduntze teknologikoruntz
Emakumeok betidanik izan gera argazkilariak. Gure begiak, gure begiradak etengabe argazkitzen dute.
Eta begirada hau nolakoa da? Ezberdina, berezia, adeitsua, goxoa. Baina baita ere zuzena, egitazkoa, gogorra, indartsua, istorioak kontatzen dituena.
Eman diezaiegun geure buruari istorioak kontatzeko baimena. Barrutik kanpora ikusten duguna argazkitu dezagun, gure desioak, bizipenak, uneak, emozioak irudikatu ditzagun.
Irudiak izan daitezela gure hitzak orain arte esan ez dutena.
Mugikorra herramintatzat hartu eta argazkitu dezagun gu ezberdintzen gaituena!