TAILER-FORMAZIOA

  • Saio kopurua: Beharraren arabera
  • Iraupena:  2 ordu/saioko
  • Formatua: presentziala
  • Hizkuntza: euskara edo gaztelania
  • Taldea: Gehienez 16 emakume
  • Norentzat: Edonorentzat

Maitelan: zaintza kolektibo baten hazia

Maitelan gaur egun zaintza lanei kolektiboki erantzuteko tresna da, baina bide horretara heltzea ez da egun batetik bestera gertatu. Kooperatiba bat sortu aurretik, ezinbestekoa izan zen taldea bera lantzea: baloreak, helburuak, nahiak eta beharrak mahai gainean jarri, eta norabide bateratu baten bila aritzea.
Horretarako, Haragok eta biok hainbat saio gidatu genituen Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Saio horietan, dinamika parte-hartzaileak eta elkarrizketa errazteko tresnak erabili genituen, taldearen identitatea osatzeko.
Nire kasuan, argazkia komunikazio tresna izan zen: hitzez adierazteko zaila dena irudiaren bidez azaltzeko, ikusarazteko eta partekatzeko aukera. Argazkiek isiluneak hautsi, emozioak ekarri eta taldea elkarrengandik hurbilago jarri zuten.
Taldearen ahotsak
Prozesuan parte hartu zutenek beraien hitzetan azaldu zuten bizipena:
��️ “Argazkien bidez konturatzen zara zure barruan zer dagoen, eta besteenarekin konektatzen duzu.”
��️ “Gure artean konfiantza sortu da; bakoitzaren beharrak entzun eta partekatzeko espazio bat izan dugu.”
��️ “Ohartu gara zaintza ez dela norbanakoarena soilik, taldearena ere bada.”
Lan kolektibo horretan, bideratzaile izatea eta irudiaren bidez laguntzea esperientzia aberatsa izan da niretzat. Taldeak hartu zuen indarra eta sortutako konfiantza dira Maitelan gaur egun oinarri sendoekin egotearen arrazoi nagusietako batzuk.

Tailer hau antolatu nahi duzu?